Anaitasuna mendi bazkunaren eta Gipuzkoako Mendi Federazioaren eskutik, alpinismo ikastaroa egingo dute abenduaren 19an eta 20an Pirinioetan, eta han parte hartzeko izen ematea zabaldu dute antolatzaileek. Mendizaleek hilaren 29rako eman dezakete izena, formulario hau beteta.
Alpinismo hastapeneko ikastaroa da Gipuzkoako federazioak gidatuko duena. Abenduaren 19an, goizean goiz abiatuko dira Azkoititik, eta Huescako Lizarako aterpetxean (Espainia) hartuko dute ostatu. Han, afaltzeko, lotarako eta gosaltzeko aukera izango da, eta bi eguneko gainontzeko janaria eta edaria norberak eraman beharko du. Hilaren 20an, ikastaroa amaitutakoan itzuliko dira herrira.
Anaitasunako bazkideek 175 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek, 150 euro. Irteeran parte hartzeko beharrezkoa izango da federatuta egotea eta federatu txartela soinean eramatea.