Lidergoa eta taldeen kudeaketa indartzeko prestakuntza praktikoa eskainiko du Iraurgi Berritzenek

Julene Frantzesena

Hainbat lagun. 

Azaroaren 23an eta abenduaren 10ean izango dira saioak, Jon Segovia Deusto Business Schoolek gidatuta. Prestakuntza saioak pertsonak eta taldeak gidatzen dituzten profesionalentzako izango dira. 

Lidergoa eta pertsonen kudeaketa indartzeko prestakuntza saioak eskainiko ditu Iraurgi Berritzenek azaroaren 23an eta abenduaren 10ean. Partaideek lidergoa garatzeko, taldeak modu eraginkorrean kudeatzeko, talentua garatzeko eta erakundeen egungo erronkei aurre egiteko funtsezko tresnak eta gaitasunak lagunduko dituzte saio horietan. Jon Segovia ingeniaritzan doktoreak eta Deusto Business Schooleko irakasleak egingo ditu gidari lanak.

Lehen saioan, datorren astelehenekoan, lidergoari, autoezagutzari eta autokudeaketari lotutakoa izango da. Saioaren helburua izango da norberaren lidergo estiloa eta indarguneak identifikatzea, eta ziurtagebetasuna kudeaketaz nahiz helburuak eta estrategiak zehazteaz ere jardungo dute. Bigarrenean, abenduaren 10ekoan, aldaketaren kultura, talentua eta erantzukizuna hartuko dituzte gaitzat. 

Prestakuntza saioak pertsonak eta taldeak gidatzen dituzten profesionalentzako izango dira, hala nola zuzendariei, kudeatzaileei, arlo edo sail arduradunei, bitarteko agintariei edo taldeetako arduradunei. Saioak doakoak izango dira, eta Deusto Business Schoolek emandako egiaztagiria jasoko dute partaideek. Honako lotura honetan eman daiteke ikastaroetarako izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide