Pamirren bizitako esperientziez aritu da Ekaitz Maiz eskalatzaile nafarra

Andoni Elduaien

Maiz, atzo, Elkargunean bildutakoei azalpenak ematen. (Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)

2021ean Kirgizistango Ak Suu haranera egindako espedizioaz aritu zen Maiz atzo, Elkargunean. Azalpenak emateaz gain, ikus-entzunezko lan baten bidez erakutsi zituen eskalatzaile nafarrak han bizi behar izan zituen uneak. 

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Ekaitz Maiz eskalatzaileak hitzaldia eskaini zuen atzo, ostirala, Elkargunean. Maizek Pamir. Izotza eta Haitza izeneko hitzaldia eskaini zuen. Hain justu, 2021ean Kirgizistango Ak Suu haranean egindako balentriari buruzko azalpenak eman zituen eskalatzaile nafarrak. Hitzaldiz gain, ordea, abentura hura irudien bidez erakusten duen ikus-entzunezko lana ikusteko aukera ere izan zuten herritarrek.

Maizek arrakastaz osatu zuen duela bost urte Perestroika Crack deituriko bide zorrotza (900 metro, 7a+), munduko big wall eskaladako bide enblematikoenetako bat. Estilo azkarraren eta arinaren alde eginda, Maizek euri eta txingor ekaitz gogor bati egin behar izan zion aurre. Ordu eta erdi baino gehiago itxaron ondoren, gorantz jarraitzea erabaki zuen nafarrak, harkaitza bustita eta erlaitzak izotzez beteta egon arren. Ilunabarrean Slesova mendiaren gailurrera iristea lortu zuten, eta gauez 900 metroko jaitsiera zorrotza egin zuten rappelean.

Mendizale ugari elkartu zen atzo Elkargunean, eta arreta handiz jarraitu zituzten haiek bai Maizen azalpenak, bai Pamirreko bizipenak erakusten dituen ikus-entzunezkoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide