Herritarren ekarpenak bilduko dituzte gaur ere Elikagai Bankuko boluntarioek

Andoni Elduaien

Hainbat boluntario, atzo, Eroski supermerkatuan. (Azkoitiko Elikagai Bankua)

09:00etatik 21:00etara ariko dira gaur ere Azkoitiko Elikagaien Bankuko boluntarioak herritarren ekarpenak jasotzen. Herritarrek elikagaiak eta diruz lagundutako bonuak eman ahal izango dituzte.

Azkoitiko Elikagaien Bankuak bilketa handia egiten ari da egunotan herriko supermerkatuetan. Atzo, ostirala, hasi ziren herritarren ekarpenak biltzen, eta gaur, zapatua, asmo hori errepikatuko dute. Urteko elkartasun kanpainarik garrantzitsuena izan ohi uda udazkenekoa Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat, eta hori hala, denda eta supermerkatu askotan ari dira herritarren ekarpenak jasotzen. 

Azkoitian, Eroskiren bi supermerkatuetan, BMren bi supermerkatuetan eta Lidl supermerkatuan ari dira boluntarioak ekarpenak jasotzen, 09:00etatik 21:00etara. Eroskin eta BMn herritarrek elikagaiak eta diruz lagundutako bonua emateko aukera izango dute boluntarioei, eta Lidlen, bonua soilik.

Herritarrei ere dei berezia egin nahi izan diete gobernuz kanpoko erakunde horretakoek, beren ekarpena egin dezaten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide