Dozenaka haurrek parte hartu dute Elhuyarrek liburutegian eskainitako zientzia tailerretan

Andoni Elduaien

Elektrizitatearen jarduera ulertzeko tailerra eskaini zuten Elhuyar zientzia fundaziokoek asteartean, eta basoko animaliak identifikatzeko saioa egin zuten atzo. 

Zientzian murgiltzeko aukera izan dute Azkoitiko haurrek aste honetan, Aizkibel liburutegian. 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta, zientzia eta teknologia tailerrak egingo zituzten asteartean eta atzo; izan ere, Elhuyarrekoek bi saio eskaini zizkieten haurrei. Asteartean, elektrizitateari buruzko tailerra egin zuten, eta atzo, animalien basoko aztarnen ingurukoa. Ordu eta erdiz aritu ziren dozenaka haur ariketak egiten.

Elektrizitate tailerrean arlo horri dagozkion oinarrizko kontzeptuak ezagutu zituzten haurrek. Era berean, erronka eta esperimentu praktikoen bidez, material eroaleak, patata elektrikoa zein paperezko zirkuitu elektrikoak landu zituzten. Basoko aztarnak izeneko tailerraren bidez, berriz, basoko animalien aztarnak identifikatzen eta interpretatzen ikasi zuten umeek, eta animalia baten oinatza egin zuten material termopolimeroa erabiliz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide