Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak, Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak, Iraurgi Berritzen garapen agentziak, Izarraitz Lanbide Heziketak eta Urkome landa garapeneko elkarteak Galdetu eta informatu izeneko kanpaina bateratua jarri dute abian, Urola Erdiko tokiko negozioei jarraipena ematearen garrantziaz sentsibilizatzeko. "Negozioen eskualdatzea aukera erreala izan daiteke ekitea nahi duten pertsonentzat", azaldu dute kanpainaren sustatzaileek.
Eragile horiek guztiek elkarrekin martxan jarri duten kanpaina erretiroa hartzeko asmoa duten pertsonei zein funtzionamenduan dagoen negozio baten ardura hartu nahi dutenei dago zuzenduta. Bi aldeei transmisio prozesuari buruzko informazioa eta orientazioa ematea du helburu. "Erretiroa hartzeko asmoa al duzu? Negozio baten ardura hartu nahi al duzu? Galdetu eta informatu".
Negozioren bati ekiteko interesa duten pertsonek bost eragile horietako batekin jarri beharko du harremanetan zalantzak argitzeko eta prozesuaren lehen urratsak ezagutzeko. Kanpaina horren bidez tokiko negozioak sentsibilizatzea, belaunaldi berriekiko loturak sortzea eta eskualdeko jarduera ekonomikoa bizirik mantentzea lortu nahi dute sustatzaileek.