Azkoitiko Musika Bandak Santa Zeziliaren omenezko kalejira egingo du bihar

Andoni Elduaien

Musika bandakoak, duela bi urte, Plazaberrian zehar kalejiran. (Mailo Oiarzabal)

Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez egingo dute kalejira Azkoitiko Musika Bandakoek. 11:30ean hasiko dira kaleak girotzen.

Azkoitiko Musika Bandak Santa Zeziliaren omenezko kalejira egingo du bihar, zapatua, herriko kaleetan zehar. Musikaren eta musikarien zaindariaren eguna hilaren 22an da, baina Azkoitian astebete aurreratuta egingo dute haren omenezko kalejira, sanandresetako bigarren asteburuarekin bat egiten duelako egunak. 

11:30ean abiatuko dira musika bandakoak Bizkargi musika eskolaren ataritik, eta segidan, Trenbidearen Zumardia, Julio Urkixo etorbidea, Trino Uria kalea, Bizkargi kalea, Klara Donea kalea eta Plazaberri zeharkatuko dituzte, plazara iritsi aurretik. Udaletxe aurrean amaituko dute ibilbidea.

Musika bandakoek jakinarazi dutenez, euria egiten badu bertan behera utziko dute kalejira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide