Charles Gounoden ofertorioa eskainiko dute Iraurgi abesbatzakoek igandeko meza nagusian

Andoni Elduaien

Iraurgi abesbatzakoak, parrokian eskainitako kontzertu batean. (Guka)

Igandeko meza nagusian abestuko dute Iraurgi abesbatzakoek Gounoden ofertorioa. Hildako abesbatzako kideen omenez eskainiko dute emanaldia. 

Iraurgi abesbatzak Charles Gounoden Messe Bréve in Do Major ofertorioa eskainiko du Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan igandean egingo den meza nagusian (11:00). Era berean, William Birden Ave Verum ere abestuko dute.

Herriko abesbatzak urtero abestu ohi du meza nagusi batean, abesbatzako kide izandakoen omenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide