Espainiako Txapelketa jokatuko du Alex Hernandez karatekak

Andoni Elduaien

Iker Hernandez karateka. (Euskadiko Karate Federazioa)

Junior mailako Euskadiko urrezko domina lortu zuen karateka azkoitiarrak urrian, eta emaitza hori aintzat hartuta deitu du euskal selekzioak txapelketara. Hilaren amaieran jokatuko du azkoitiarrak txapelketa hori. 

Euskal selekzioak Iker Hernandez karateka azkoitiarra deitu du hil honen amaieran Valentzian jokatuko duten Espainiako Txapelketarako. Urriaren 17an, junior mailako Euskadiko urrezko domina lortu zuen Hernandezek Pasaian (Gipuzkoa), eta emaitza hori tarteko, euskal selekzioaren deia jaso du azkoitiarrak berriz ere.

Federazioen arteko txapelketan ere parte hartu zuen karateka azkoitiarrak. Jarandilla de la Veran (Espainia) aritu zen Hernandez euskal selekzioarekin, eta lan ona egin zuen, besteak beste, Extremadurako, Murtziako eta Gaztela eta Leongo selekzioen aurka. Federazioen arteko txapelketa hori mugarria izan zen azkoitiarrarentzat Espainiako Txapelketa prestatzeko.

Azaroaren 27an eta 28an jokatuko dute Espainiako Txapelketa Valentziako Fuente San Luis de Valencia kirolgunean.

Hernandez, goian ezkerretik bigarrena, Jarandilla de la Veran jokatutako txapelketan. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide