Bihar, Oroimenaren Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea egingo dute Intsausti parkean

Ane Olaizola

Oroimenaren Nazioarteko Eguneko lore eskaintza, iaz. (Andoni Elduaien)

Azkoitiko Udalak deituta, bost minutuko elkarretaratze isila egingo dute Oroimenean eskulturaren ondoan, eta ondoren loreak eskainiko dizkiete herriko biktima guztiei. Ekitaldia irekia da herritarrentzat ere. 

Oroimenaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, asteartean, eta herriko biktima guztiak gogoratzeko ekitaldia antolatu du Azkoitiko Udalak; azken urteetan bezala, elkarretaratze isila egingo dute Intsausti partean dagoen Oroimenean eskulturaren ondoan, 11:30ean. Ana Azkoitia alkatea buru dela elkartuko dira udal ordezkariak han, eta lore eskaintza egingo dute ondoren. Dena den, herritar orok du han parte hartzeko aukera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide