Ines Benitez Galanek 100 urte bete ditu gaur

Ane Olaizola

Benitez goian erdian, Azkoitia bere eskuinean, eta Benitezen senideak, gaur. (Azkoitiko Udala)

Ana Azkoitiak bisita egin dio Benitezi, eta herriaren izenean, zorionak eta lore sorta bat eman baitizkio hark.

Ines Benitez Galan azkoitiarrak 100 urte bete ditu gaur, eta ohiko moduan, Ana Azkoitia alkatearen bisita jaso du etxean, Azkoitiko herriaren izenean zorionak eta lore sorta bat eman baitizkio hark. 

1926an Quintana de la Serenan jaioa, 1961etik Azkoitian bizi da Benitez, eta gaur, etxekoekin ospatu du hark mendeurren borobila. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide