Pertsona bat atxilotu dute, enpresa batean lapurreta egitea egotzita

Ane Olaizola

Ertzaintzaren auto bat. (Utzitakoa)

57 urteko gizon bat atzeman zuen atzo iluntzean Ertzaintzak enpresa batean. Poliziaren arabera, pabiloi berean dagoen beste enpresa bateko langilea izan zen hura, eta "bidegabe" jabetutako giltza batzuk erabili zituen hark enpresara sartzeko. Epailearen esku utzi dute gaur. 

Ertzaintzak 57 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Azkoitian, indarra erabili enpresa batean lapurreta egitea egotzita. Iturri horren arabera, pabiloi berean dagoen beste enpresa bateko langilea izan zen atxilotutakoa, eta hango azpiegituretara sartzeko giltza batzuk zeuzkan. 

Poliziek 20:00etan jaso zuten abisua, Azkoitiko enpresa bateko alarma sistemak detektatu ondoren pertsona bat hara sartu zela. Kalean zebilen patruila autoa industrialdera joan zen abisua egiaztatzera, eta gizon bat aurkitu zuen lantegiaren instalazioetan, Ertzaintzak berak azaldu duenez. Haren arabera, identifikatu zutenean ostu nahi zituen "hainbat erreminta eta gauza" zituen poltsa batean. 

Ertzainek atxilotu egin zuten ustezko gizona, lapurreta egitea eta legearen aurka erabilitako giltzez bidegabe jabetzea leporatuta. Gaur Azpeitiko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dute atxilotutakoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide