Igor Zubeldia, euskal selekzioaren deialdian

Julene Frantzesena

Igor Zubeldia. (Urtzi Oteiza)

Euskal selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko du lagunarteko partida datorren larunbatean, Bilboko San Mames futbol zelaian, eta partida horretarako deialdian 22 jokalari sartu ditu Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Tartean da Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra.

Euskal selekzioak datorren zapatuan, hilaren 14an, jokatuko du Venezuelaren aurkako lagunarteko partida, eta Jagoba Arrasate entrenatzaileak eman du dagoeneko deialdiaren berri. Hain zuzen ere, 22 jokalari sartu ditu hark partidarako deitutakoen zerrendan, eta tartean da Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra.

Bilboko San Mames futbol zelaian izango da lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrenaren harira antolatu duten neurketa. Euskal selekzioaren deialdian Espainiako Ligako, Ingalaterrako Ligako nahiz Italiako Ligako jokalariak sartu ditu Arrasatek; tartean, Realeko lau jokalari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide