'7 urte' antzezlanak intriga eta tentsioa sortuko ditu etzi, Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien

'7 urte' antzezlanaren irudietako bat. (Vidania Teatro)

Vidania Teatro konpainiaren azken antzezlanean, hiru gizon eta emakume bat beren lantokiko bulegoan bilduko dira lan ordutegitik kanpo, eta beren artean dituzten gorabeherak aurkeztuko dituzte. Sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke.

Vidania Teatro konpainiak ekoitzitako eta Agurtzane Intxaurragak zuzendutako 7 urte antzezlana eskainiko dute etzi, zapatua, Baztartxo antzokian (19:00). Thriller dramatiko indartsua aurkeztuko dute jendaurrean.

Dorleta Urretabizkaia, Iñigo Gastesi, Jon Olivares, Kandido Uranga eta Aitor Beltran dira antzezlaneko aktoreak, eta ordubete eskaseko obra aurkeztuko dute haiek. Hiru gizon eta emakume bat beren lantokiko bulegoan bilduko dira lan ordutegitik kanpo, eta beren artean dituzten gorabeherak aurkeztuko dituzte.

Nahiz eta urteak diren laurak bazkideak direla, haiena ez da izango adiskidantzazko bilera. Haien beldur handiena egia bihurtu da. Ordu batzuk baino ez dira gelditzen Polizia bulegora ailegatzeko eta lau bazkideak atxilotzeko. Arrazoia zerga iruzurra da. Bilera horretan, haiekin batera, bitartekari bat dago… Galdera asko sortuko zaizkie protagonistei eta ikusleei antzezlanean zehar. . 

Antzezlanerako sarrerak salgai daude Entradium atarian, 9 eta 12 euro artean. Honako lotura honetan eskuratu daitezke.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide