Azkoitiko Udalak "irmoki" gaitzetsi ditu azken egunetan herriko hainbat puntutan egindako pintaketak. Udalak sare sozialetan argitaratu duen argitalpenean ikus daitezkeenez, Oteiza frontoietako trinketeko pilotalekuan, BM supermerkatuan eta Berdura Plazako zubiko horman egin dituzte zenbait pintaketa, eta tartean ikur naziak ikus daitezke.
Udalak hainbat galdera helarazi dizkie pintaketen egileei: "Denenak diren hormak zikintzea al da zerbait aldarrikatzeko edo protesta egiteko modua? Ez al da adierazpen askatasunerako kaltegarria ez den biderik? Zergatik ordaindu behar dute denek gutxi batzuen okerra? Zergatik jokabide hau?", galdetu du udalak.
Erakundeak adierazi du zenbait gunetako pintaketak garbitu dituztela.