Txinparta filosofia taldeak azaroko saioa egingo du bihar

Ane Olaizola

Pertsonak. (Pixabay)

Gizatasuna kentzeaz edo deshumanizazioaz arituko dira filosofia taldeko kideak Elkargunean, 18:30etik 20:30era bitartean.

Aurreko hilean monogamiaz hausnartu ostean, oraingo honetan deshumanizazioa izango dute hizpide Txinparta filosofia taldeko kideek. Bihar, asteazkena, egingo dute azaroko saioa, eta komunitatetik indibidualismorako bidean, gizarteak hartu duen joeraz hitz egiteko elkartuko dira, gizatasuna kentzea erdigunean jarrita.

Ohiko moduan, Elkargunean izango da saioa, 18:30etik 20:30era bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide