Ikus daitezke azaroaren 29an egingo dituzten Espainiako Gorteen hauteskundeetarako hautesmahaien zozketaren emaitzak. Udalak gaur, astelehena, egin du zozketa, eta herritarrek udalaren webgunean kontsulta dezakete bozetan mahaikide izatea egokitu al zaien edo ez.
Lotura horretan sartu, NA zenbakia sartu, eta sistemak erantzungo die herritarrei mahaian egotea egokitu zaien ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, hauteskunde mahaiaren inguruko informazioa emango dio webguneak erabiltzaileari. Halaber, mahaian egon beharko duten titularrek eta ordezkoek etxean jasoko dute udalaren jakinarazpen ofiziala.