Santu Guztien Eguna da gaur, azaroak 1, eta urtero bezala, herritar ugari joan dira Baldatxoko kanposantura. Askok hildako senideak eta lagunak gogoratzeko eta haien hilobiak apaintzeko baliatzen dute gaurko eguna.
Azken egunetan, lore sortak, kandelak eta bestelako apaingarriak eraman dituzte herritarrek kanposantura. Kolore askotako loreek apaindu dituzte hilobiak, nitxoak eta panteoiak, eta itxura dotorea eman diote kanposantuari.