Naza dokumentala eta Dino familia filma emango dituzte datozen egunetan, Baztartxo antzokian. Igandean eta astelehenean emango dute helduentzako Naza dokumentala; 19:30ean hasiko da igandeko emanaldia, eta 20:00etan asteleheneko ikuslearen egunekoa. Haurrentzako Dino familia, bestalde, igandeko 17:00etan emango dute. Naza jatorrizko bertsioan emango dute, gaztelaniazko azpidatziekin. Dino familia filma, berriz, euskaraz emango dute.
Tel Aviven gauez grabatutako Naza dokumentalak xehetasun osoz erakusten du Israelek Gazan zibil palestinarren aurka gauzatu ohi dituen sarraskien atzean zein sistema eta mekanismo dauden. Isralego armadak erabili ohi duen hitza da Naza; Palestinako biktima zibilak izendatzeko erabiltzen dute hitz hori, eta euskaraz "albo kaltea" esan nahi du.
Dino familia filmak, bestalde, Phil nerabearen gorabeherak ditu hizpide. Phil ez dago bere bizitzako unerik onenean; izan ere, ikaskideek barre egiten diote, gustuko duen neskak ez dio jaramonik egiten eta albaitaria izan nahi du, nahiz eta Dino familiaren tradizioak paleontologoa izatea eskatzen dion hari. Mesozoikora eramango duen atari bat ireki orduko, baina, egoera irauli egingo da.