Asteklimaren barruko gaur arratsaldeko ekintza apirilaren 9ra atzeratu dute

Aitziber Arzallus

Jausoroko babesleku klimatikoa. (Andoni Elduaien)

Jausoroko berdegunetik hasita, Urola ibaiaren azterketa egitekoa zen Laia kooperatibako eta Izadi 21eko kideek osatutako lantalde bat, baina gaur arratsaldean ez egitea erabaki dute, eta lan horiek apirilerako uztea. 

Asteklima Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruko laugarren eta azken jarduera egitekoak ziren gaur arratsaldean. Hain zuzen ere, 17:30ean Jausoroko berdegunetik abiatuta, Urola ibaiaren azterketa egitekoa zen Laia kooperatibako eta Izadi 21eko kideek osatutako lantalde bat. Herriko ur ekosistemaren ingurumen egoera zein den ikusi behar zuen lantalde horrek, baita ibaian bizi diren bizidun txikienak behatu ere. Azkenean, baina, ez dute gaur gauzatuko jarduera, apirilaren 9an baizik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide