Zabaldu dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Aitziber Arzallus

Auto bat irauli egin da Azpeitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean, eta barruan zihoazen bi pertsona ospitalera eraman dituzte.

Trafiko istripua izan da Azpeitia eta Urretxu artean, GI-631 errepideko 31,4. kilometroan. Ertzaintzak Gukari esan dionaren arabera, 12:30ean izan da ezbeharra; auto bat irauli egin da, eta ibilgailuan zihoazen bi lagun ospitalera eraman dituzte zaurituta. 

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, baina hura garbitzeko lanak amaituta, uneotan (14:00) dagoeneko bi bideak zabalik daudela jakinarazi du Ertzaintzak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide