Aparteko harmailak jarriko dituzte Txerloian Errege Kopako partidarako

Andoni Elduaien

Txerloia futbol zelaiko harmailak. (Andoni Elduaien)

Aparteko harmailak jartzeko baimena eskuratu du Anaitasunak, eta hala, gorritoxen eta babazorroen arteko partidan 1.400 lagun sartuko dira Txerloian. Klubaren aurreikuspenen arabera, 1.200 lagun sartuko dira zelaian, eta beste 200 sarrerak salmentara ateratzea eta Alavesi eskaintzea da Anaitasunak duen asmoa.

Anaitasunak eta Alavesek Espainiako Errege Kopako lehen kanporaketa jokatuko dute datorren asteazkenean, hilaren 28an, Txerloian (19:00). Klubak duela gutxi jakinarazi du aparteko harmaila batzuk jarriko dituztela zelaian, eta hala, 1.400 pertsonentzako lekua egingo dutela partida horretarako. 

Jaraitzaile kopuru hori sartzeko modua eginda, hasieran espero baino zale gehiagok izango du gorritxoen eta babazorroen arteko lehia ikusteko aukera. Azken egunetan klubak zabalik izan du Anaitasunaren komunitatea osatzen duten jokalarientzat eta gainerako bazkideentzat partidarako izena emateko epea, eta orain, taldeko jokalarien gurasoei eskainiko diete aukera. Klubak galdetegi bat zabalduko du gaur, eta gurasoek bihar arteko epea izango dute sarrera erosteko. Gainera, lehen taldeko jokalarien senideei eta gertukoei ere eskainiko dizkiete sarrerak. 

Anaitasunako zuzendaritza batzordeak egindako aurreikuispenaren arabera, orain arteko izen emateekin eta konpromisoekin 1.200 lagun inguru izango dira partida ikusten. Anaitasunako zuzendaritzaren asmoa da gainerako sarreren zati bat salmentara ateratzea, eta bestea, Alavesi eskaintzea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide