Mugen eta kulparen arteko harremanaz hitz egingo du Beristainek hilarek 29an

Ane Olaizola

Jokin Beristain. (Ane Olaizola)

Argi Izpiak egitasmoaren barruko hitzaldia eskainiko du psikoterapeutak Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da. 

Jokin Beristain psikoterapeutak  eskainiko du gaur zortzi, hilaren 29an. Aurreko saioetan askotariko gaiak jorratu izan ditu azkoitiarrak, eta oraingo honetan mugen eta kulparen inguruan arituko da solasean. Ohiko moduan, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da hitzaldia, 18:30etik 20:00etara artean. 

Doako saioa izango da, baina aurrez izena eman behar da, lekua mugatua baitu. Izena emateko, whatsapp mezu bat bidali beharko da 652 20 24 67 telefono zenbakira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide