Etzi, astelehena, odol ateraldiak egingo dituzte, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Urriaren 5eko azken odol ateraldien ondotik, hileko bigarren hitzordua izango da astelehenekoa; arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era bitartean.
Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkariak hasita daude herritarrei astelehenerako hitzorduak ematen. Odola ematen hasi nahi dutenek edo odol ateraldien funtzionamendua zein den hobeto ezagutu nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. Osakidetzak odola emateko eskatu die herritarrei, zenbait odol motaren erreserbak maila baxuan baitaude.
Urriaren 5ean, 83 odol poltsa bildu zituzten Azkoitiko Odol Emaileen Elkartekoek. Etziko hitzorduaren ondoren, azaroaren 16an egingo dituzte hurrengo ateraldiak, eta orduan ere arratsaldez arituko dira herritarren ekarpenak jasotzen. Abenduaren 14an egingo dituzte, bestalde, urteko azken odol ateraldiak, eta ordurako goizez nahiz arratsaldez eskainiko dituzte hitzorduak.