Urola Bizirik natur taldeak antolatuta, Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuaren aurkezpena egingo dute bihar, asteartea, Elkargunean (18:30). Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste adituek nahiz Dani Blanco argazkilariak ondutako lan entziklopediko mardul eta historikoa da Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua.
Argia aldizkariaren eskutik argitaratutako lanean Euskal Herriak landarediarekin belaunaldiz belaunaldiz izan duen harremana jaso dute. Besteak beste, zuhaitzen egiturak eta haien izendapenak jaso dituzte liburuan, baita ekologia, zuhaitzekin egindako lanak, ilargia, basogintza, paisaia eta erabilerak ere. Biharko aurkezpenean izango da Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa.