Protesta egingo dute, bortxatu zutela salatu zuen emakume batek bere buruaz beste egin duela eta

Andoni Elduaien

Hilketa matxista bat salatzeko Itaiak egindako elkarretaratze bat. (Itaia)

Bortxatu zutela salatu zuen Baionako 19 urteko emakume batek bere buruaz beste egin zuen irailean. Gertakari hori salatzeko, Itaiak prosteta egingo du gaur eguerdian kalerik kale, Balda plazatik 12:30ean abiatuta. 13:00etan, berriz, elkarretaratzea egingo dute plazan. 

Urola Erdiko Itaiak deituta, mobilizazioa egingo dute gaur eguerdian, zapatua, Azkoitiko kaleetan. Emakumeen antolakunde sozialistak protestara deitu du, bortxatu zutela salatu zuen Baionako 19 urteko emakume batek bere buruaz beste egin duela eta. Irailekoa da gertakaria, baina atzo jakinarazi zuten berria, Baionako Auzitegian ustezko erasotzailea auzipetu eta gero. 

Antolakunde sozialistak 12:30erako egin du deialdia Balda plazan; izan ere, handik abiatuta protesta egingo dute plazara arte. Herriko plazan, berriz, elkarretaratzea egingo dute 13:00etan hasita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide