Zabaldu dute Iraurgi Saskibaloiaren Garagardo Azoka. Atzo, ostirala, 19:00etan ireki zituzten Azoka Plazako ateak herritarrentzat, baina 22:30ean egin zuten irekierako ekitaldi ofiziala. ISBren emakumeen taldeak azken urteetan egin duen ibilbide loriatsua nabarmenduz, Alazne Lizundia egungo taldeko kapitainak eta Sara Iparragirre jokalari ohiak egin zuten topa garagardoarekin. Hasiera batean Maria Otaegi zen Iparragirreri laguntzekoa, baina hura Azpeitian ez zegoenez, taldeko kapitainari egokitu zitzaion oriotarrari laguntzea.
Atzo bezala, gaur ere zabalik izango da ISBk Azoka Plazan zabaldu duen Garagardo Azoka. 13:00etan irekiko dituzte azokaren ateak, eta 14:00etan hasiko dira bakariak ematen. Nolanahi ere, 20:00etara arte garagadoak bi baten prezioan eskuratu ahal izango dituzte azokako bisitariek. Ordu horretatik aurrera afariak ematen hasiko dira azokan, eta 23:00etan Kanpax DJaren esku geldituko da hango festa giroa berotzea.
Hona hemen Garagardo Azokaren gaurko, hilaren 23ko eta hilaren 24ko egitaraua:
Egitaraua:
Urriak 17, larunbata.
- 13:00. Irekiera.
- 14:00. Bazkariak.
- 13:00-20:00. Garagardoak 2x1.
- 20:00. Afariak.
- 23:00. Kanpax DJa.
- 02:00. Itxiera ordua.
Urriak 23, ostirala.
- 19:00. Irekiera.
- 20:00. Afaria.
- 23:00. Zabale eta Erkiziarekin erromeria.
- 02:00. Itxiera.
Urriak 24, larunbata.
- 13:00. Irekiera.
- 14:00. Bazkariak prezio bereziak.
- 14:00-20:00. Garagardoak 2x1.
- 20:00. Afariak.
- 23:00. Maikiño DJa.
- 02:00. Itxiera.