Palestinan bizitzen jarraitzen duten genozidioa salatzeko dozena bat lagun bildu ziren atzo iluntzean Azkoitiko plazan, urriko Isilune Zirkuluan. Deitzaileek salatu zuten duela urtebetetik Gazan bizi dutena "su-eten tranpa" izan dela, Israelek gazatarren artean eragiten duen "agonia titularretatik kentzeko bakarrik" balio izan duelako. "Estatu juduak genozidioa amaitu dela sinestarazi nahi dio munduari, baina Gazako herritarrek oso ondo dakite genozidioak aurrera jarraitzen duela", adierazi zuten.
Era berean, Israel zein AEB gelditu ezean, haiek "inpunitate osoz" beren logika "inperialista eta espantsionistarekin" jardungo dutela gaineratu zuten. Hori horrela, "bakea eta justizia" aldarrikatu zituzten plazan, subiranotasunaren aldeko deia luzatuz.