Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako posta bidezko botoa emateko laguntza zerbitzua eskainiko du PSE-EEk

Andoni Elduaien

Herritarrei arreta eskainiko diete astearteetan eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Azkoiti-Azpeitiko PSE-EEren egoitza. Eskaera egiteko epea azaroaren 19an amaituko da.

Azkoitiko PSE-EEk posta bidezko botoa emateko izapideak egiten laguntzeko zerbitzua jarri du martxan, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa ematera joan ezin duten pertsonentzat. Herritarrei arreta eskainiko diete astearteetan eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Azkoiti-Azpeitiko PSE-EEren egoitzan (Julio Urkixo etorbidea, 11).

Era berean, gaixotasunagatik edo ezintasunen bategatik botoa aurrez aurre eman ezin duten pertsonek etxetik eman dezakete botoa, notarioaren aurrean. Azkoitiko PSE-EEk boto modalitate hori eskatzeko izapideak egiten lagunduko du, aholkularitza eskainiz.

Kontsulta guztiak honako telefono zenbaki honetara deituta egin daitezke: 943-85 20 51. Eskaera egiteko epea azaroaren 19an amaituko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide