Lau eta erdiko pilota txapelketaren final laurdenak Gurea pilotalekua hartuko du zapatuan

Ane Olaizola

Aitor Elordi. (Aspe)

Txapelketaren final laurdeneko faseari ekingo diote asteburuan, eta partidetako bat Azkoitian jokatuko dute; Elordi eta Murua izango dira Gureako kantxan, eta aurrez eskuz binakako beste partida bat ere izango da. Sarrerak salgai daude. 

Lau eta erdiko pilota txapelketaren final laurdenetako partidetako bat Gurea pilotalekuan jokatuko dute datorren larunbatean, eta egun horretan, Elordi eta Murua izango dira Azkoitiko kantxan norgehiagoka. 

Datorren asteburuan hasiko den final laurdenetako fasea ligaxka moduan jokatuko dute txapelketako pilotariek, eta Azkoitikoa A serieko lehenengo jardunaldia izango da. Aurretik, gainera, beste pilota partida batez gozatu ahal izango dute zaleek: izan ere, Artola-Rezustak eta Larrazabal-Mariaezkurrena II.enak eskuz binakako norgehiagoka jokatuko dute partida nagusiaren aurretik. 

Larunbatean, 18:30ean hasiko dira partidak Gurean, eta hara joateko sarrerak salgai dira hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide