Azaroko zine programazioa 11 lan berrirekin dator

Ane Olaizola

'Muguruza FM 40 Tour' dokumentalaren irudi bat.

Bihartik aurrera, helduei zuzendutako sei film zein dokumental izango dira Baztartxo antzokian, eta umeei zuzendutako beste bost emanaldi. 

Bihar hasiko den hileko zine programazioa jakinarazi du Baztartxo antzokiak, eta guztira, 11 ikus-entzunezko lan ikusteko aukera izango da datozen asteetan: helduei zuzendutako sei film zein dokumental eskainiko dituzte antzokian, eta umeei zuzendutako beste bost emanaldi izango dira: horietatik lau film emanaldiak izango dira, eta bestea, Go!azen telesailaren 13. denboraldiko lehen atalaren proiekzioa izango da. 

Helduentzako honako film eta dokumental hauek eskainiko dituzte azaroan Baztartxon: Naza, Leones en invierno, Muguruza FM 40 Tour, Sacamantecas, Los miserables eta Kontinental '25; azken hori Matadero Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saioa izango da. 

Haurrei zuzendutako saioak, bestalde, honako bost hauek izango dira: Dino familia, Balea kantariaren kondaira, Go!azen, El gato con sombrero eta Ratoncitos en apuros. 

Hona hemen azaroko eskaintzaren egutegia: 

  • Azaroak 1: Dino familia. 
  • Azaroak 1 eta 2: Naza.
  • Azaroak 8: Balea kantariaren kondaira.
  • Azaroak 8 eta 9: Leones en invierno. 
  • Azaroak 10: Kontinental '25.
  • Azaroak 14,15 eta 16: Muguruza FM 40 Tour.
  • Azaroak 15: Go!azen. 
  • Azaroak 22: El gato con sombrero. 
  • Azaroak 22 eta 23: Sacamantecas. 
  • Azaroak 29: Ratoncitos en apuros.
  • Azaroak 29 eta 30: Los miserables.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide