Hamelingo kondaira klasikoaren musikalaz gozatu ahal izango dute larunbatean familiek

Ane Olaizola

BAM! elkartearen 'Hamelingo txirularia' antzerki musikatua. (BAM!)

Bergarako BAM! taldeak Hamelingo txirularia antzerki musikatua eskainiko du larunbatean Baztartxo antzokian, familiei zuzenduta. 

Bergara Antzerki Musikala (BAM!) elkarteak Hamelingo txirularia musikala eskainiko du datorren larunbatean Baztartxo antzokian, 17:00etan hasita. Antzerki musikatu horri esker, Grimm anaiek sortutako ipuin ospetsuan oinarritutako obraz gozatzeko aukera izango dute haurrek zein helduek, euskaraz. 

Iñigo Casalik eta Iñaki Elizaldek 2008an sortutako El flautista de Hamelin gaztelaniazko musikalaren euskarazko bertsioa izango da larunbatean eskainiko dutena, Marije Ugaldek zuzendua. BAM! elkarteak 35 urte daramatza euskarazko musikalak ekoizten, eta Hamelingo txirularia haien 13. lana da. 10 lagunez osatutako zuzeneko orkestra, 30 aktore eta abeslari eta 40 haurrez osatutako abesbatza izango dira Baztartxoko taula gainean, Alemaniako Hamelin hirian kokatutako kondaira kontatzen duen historian barnera dadin ikuslea. 

Emanaldirako sarrerak aurrez eros daitezke Internetez, Entradium plataforman, hiru eta bost euroren artean. Egunean bertan ere salduko dituzte, antzokiko leihatilan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide