Hileko hirugarren ostegunarekin batera, Isilune Zirkulua egingo dute etzi. Ohiko moduan, herritarrak 20:00etan zirkulu bat egunez elkartuko dira egun horretan, eta oraingo honetan, Palestinari elkartasuna adierazteko egingo dute. Israeli han egiten ari den genozidioa salatzeko, hari boikota egiteko deia ere luzatuko dute.