Behobia eta Donostia lotzen dituen 61. lasterketa azaroaren 8an, igandez, jokatuko dute aurten, eta Azkoitiko Udalak lasterketa horretara joateko doako autobus zerbitzua eskainiko du beste urte batez. Azken urteetan bezala, erakundeak irteera lerrora hurbilduko duen autobus zerbitzua eskainiko du soilik; handik herrira itzultzeko ez du autobusik antolatu.
Autobusean joan nahi duenak Elkargunean eman beharko du izena. Autobusa 07:30ean abiatuko da Aizkibel liburutegiaren alboko autobus geralekuaren paretik. Udalak jakinarazi duenez, 60 plazako autobusa hartu du udalak egun horretarako, eta izen emate ordena errespetatuko du harik eta eserleku guztiak bete arte.