Espainiako Gorteetarako bozak izango dira azaroaren 29an, eta Azkoitiko Udalak hauteskunde errolda ikusgai jarriko duela jakinarazi die herritarrei. Hain zuzen ere, urriaren 12tik 19ra bitartean, bi egunak barne, egongo da ikusgai, udaletxeko harrera bulegoan, norbaitek kexaren bat aurkeztu nahi badu.