Azkoitiko Elkarguneak Gipuzkoako Gimnastika Erritmiko Txapelketak hartuko ditu etzi, zapatua, Elkargunean. Absolutuen eta harrobiko kirolarien mailetako txapelketak izango dira 10:15etik aurrera, hango kantxa nagusian.
Gipuzkoako Gimnastika Erritmiko Federazioak antolatu du txapelketa, Azkoitiko Zubiberri gimnastika erritmiko taldearekin batera, baina etziko hitzorduan ez dira etxeko kirolariak arituko. Ipurua, Tolosa, Belabieta, Izar Leku eta Donostia arituko dira lehian Azkoitian. Guztira, 66 gimnastak parte hartuko dute txapelketan, eta horiek 29 ariketa aurkeztuko dituzte.