Genozidiorik ez! Gerrarik ez! lelo hartuta biharko (urriak 8) mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina herri ekimenak. Azkoitian deialdi horrekin bat egin du Palestinaren askatasuna aldarrikatzen ari den herritar talde batek, eta bihar, osteguna, 19:00etan elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, Azkoitiko udaletxearen aurrean.
Palestinaren aurkako genozidioa "inpunitate osoz gogortzen" ari direla salatu dute bihar mobilizatzera deitu duen Gernika-Plaestina herri ekimenak: "Gazan hildako palestinarrak 74.000tik gora dira, kolonoak lurralde okupazioa eta errepresioa azkartzen ari dira Zisjordanian, herritarren aurka gosea arma gisa erabiltzen ari dira, umeak jo puntu nagusian jarri dituzte... Ezin dugu onartu".