Iraurgi Saskibaloi Taldearen aurtengo Garagardo Azoka urriko hirugarren eta laugarren asteburuan izango da, hilaren 17an eta 18an nahiz 24an eta 25ean, Azpeitiko Azoka Plazan. Aurtengoa egitasmoaren hamaseigarren aldia izango da, eta lau egunetarako egunez egun antolatu dituzten ekitaldien eta ordutegien berri eman dute Garagardo Azokaren antolatzaileek. Urriaren 16an, ostiralean, 19:00etan irekiko dute azoka, baina Garagardo Azokaren irekiera ofiziala omenduekin 21:30ean egingo dute.
Bazkarietarako nahiz afarietarako erreserbak Azoka Plazan egin beharko dira urriaren 14an, 15ean, 16an, 21ean, 22an eta 23an, 17:00etatik 19:00etara.
Egitaraua:
Urriak 16, ostirala.
- 19:00. Garagardo Azokaren irekiera.
- 20:00. Afariak.
- 21:30. Omenduen eskutik, topa ofiziala.
- 23:00. 80eko hamarkadako musika.
Urriak 17, larunbata.
- 13:00. Irekieria.
- 14:00. Bazkariak.
- 13:00-02:00: Garagardoak 2x1.
- 20:00. Afariak.
- 23:00. Kanpax DJa.
- 02:00. Itxiera ordua.
Urriak 23, ostirala.
- 19:00. Irekiera.
- 20:00. Afaria.
- 23:00. Zabale eta Erkiziarekin erromeria.
- 02:00. Itxiera.
Urriak 24, larunbata.
- 13:00. Irekiera.
- 14:00. Bazkariak prezio bereziak.
- 14:00-20:00. garagardoak 2x1.
- 20:00. Afariak.
- 23:00. Maikiño DJa.
- 02:00. Itxiera.