Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera berri bat antolatu du. Hilaren 22an, ostegunez, Iruñera egingo du bidaia herriko jubilatuen elkarteak, eta gaur, asteartea, zabaldu du egunpasa horretan parte hartzeko izen ematea. Elkarteko bazkideek 45 euro ordaindu beharko dute bidaia egiteko –bazkaria barne–, eta bazkide ez direnek, 50 euro.
Irteera egunean, 08:30ean abiatuko da autobusa Iruñera, Aizkibel liburutegiaren alboko autobus geralekuaren paretik. Hara iritsi aurretik, geldialdi bat egingo dute bidean, eta Iruñera iristean,. hiria ezagutuko tartea hartuko dute bisitariek. Ondoren, bazkaria egingo dute guztiek elkarrekin, Uslaer La Rotxapea izeneko jatetxean.