Azkoitiko Musika Bandak kontzertu batekin girotu du eguerdian Kontzejupea. Beñat Etxabe Zestoako Musika Bandako zuzendariaren gidaritzapean eskaini dute gaurkoan emanaldia, eta, besteak beste, hark moldatutako bi abesti eskaini dituzte. Kontzejupea bandaren kontzertuaz gozatzera bertaratu den ikuslez bete da.
Zazpi pieza interpretatu ditu bandak: Ateneo musical (Mariano Puig), Mountain moments (Luis Carlos Neves Serra) Katiuska 2ª Fantasia (Pablo Sorozabal, Marian San Miguelek moldatuta), Spirit: Stallion of the Cimarron (Hanz Zinmer, Rolan Smeetsek moldatuta), Avengers: Endgame (Alan Silvestri, Michael Brownek moldatuta), Azken agurraren negarra (Gorka Knörr, Beñat Etxabek moldatuta), Behe klasekoa (Olaia Inziarte, Beñat Etxabek moldatuta).