Elosuko binakako esku pilota txapelketan eman daiteke izena

Ane Olaizola

Elosuko esku pilota txapelketa azkarra, iaz. (Maialen Etxaniz)

Elur-Mendi elkarteak bigarrenez antolatu du txapelketa, eta aurten, urriaren 17an, larunbatez, jokatuko dute, auzoko frontoian. Urriaren 7ra bitartean eman daiteke izena. 

Elosuan auzoan binakako esku pilota txapelketa azkarra antolatu du bigarren urtez jarraian hango Elur-Mendi elkarteak. Aurten, urriaren 17an, larunbatez, jokatuko dute txapelketa hori auzoko frontoian, eta interesa dutenek hilaren 7ra bitartean dute izena emateko aukera, 695 72 55 96 (Julen) edo 690 74  01 60 (Eloy) telefono zenbakira deituta. Bikoteek euro ordaindu beharko dute, Bizum bidez. 

Hilaren 17an, egun osoan jokatuko dituzte txapelketa azkarreko partidak, egunean bertan hasi eta amaituko baita. Horretarako, baina, gutxienez, lau bikotek eman beharko dute izena. 18 urtetik gorako eta federatu gabeko pilotariek parte har dezakete txapelketan, eta pilotariek pilota goxoarekin jokatuko dituzte norgehiagokak. Iaz bezala, gizonen eta emakumeen lehiak izango dira txapelketaren barruan, eta antolatzaileek txapeldunei zein txapeldunordeei banatuko dizkiete sariak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide