Azkoitiko Musika Bandak kontzertua emango du bihar eguerdian, Kontzejupean

Andoni Elduaien

Musika bandakoak, Kontzejupean eskaini zuten emanaldi batean. (Maialen Etxaniz)

Beñat Etxabe Zestoako Musika Bandako zuzendariak zuzenduta eskainiko du Azkoitiko Musika Bandak bihar eguerdiko emanaldia. Guztira, zazpi abesti eskainiko ditu musika bandak. 

Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Kontzejupean. 12:30ean hasiko da bandaren emanaldia. Gainera, Beñat Etxabe Zestoako Musika Bandako zuzendariak zuzenduko da biharko kontzertua, eta, besteak beste, hark moldatutako bi abesti eskainiko dituzte. 

Guztira, zazpi abesti eskainiko ditu bandak: Ateneo musical (Mariano Puig), Mountain moments (Luis Carlos Neves Serra) Katiuska 2ª Fantasia (Pablo Sorozabal, Marian San Miguelek moldatuta), Spirit: Stallion of the Cimarron (Hanz Zinmer, Rolan Smeetsek moldatuta), Avengers: Endgame (Alan Silvestri, Michael Brownek moldatuta), Azken agurraren negarra (Gorka Knörr, Beñat Etxabek moldatuta), Behe klasekoa (Olaia Inziarte, Beñat Etxabek moldatuta). 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide