Baztartxo antzokian La bola negra eta Marsupilami filmak emango dituzte larunbatetik astelehenera bitartean. Helduentzako La bola negra larunbatean zein igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan emango dute. Haurrentzako Marsupilami filma, berriz, euskaraz emango dute igandean, 17:00etan.
La bola negra filmak hiru garai desberdinetako hiru gizonen bizitza interkonektatuak azalduko ditu. Sexualitatearekin eta desioarekin, minarekin eta herentziarekin estuki lotutako hiru existentzia, hain justu. Federico Garcia Lorca poeta espainiarrak amaitu gabe utzitako azkenetako lan batean oinarritutako filma da La bola negra.
Marsupilami haurrentzako filmak, bestalde, Davide izango du protagonista. Hark zooan egiten duen lana salbatzeko, misio arriskutsu bat gauzatzea onartuko du. Gurutze-ontzi batera sartu, eta han bere seme ohiarekin eta Stephane lagun baldarrarekin bidaiatuko du Ordea, Stephanek nahi gabe martsupial kume bat askatuko du, eta horrek itsasontziko normaltasuna irauliko du.