Hainbat izapide kontu, udalaren iraileko ohiko udalabatzarrean

Andoni Elduaien

Azkoitiko udaletxea. (Andoni Elduaien)

18:00etan hasita egingo du Azkoitiko Udalak iraileko ohiko udalbatzarra. Gai zerrenda laburra izango dute eztabaidatzeko udalean ordezkaritza duten udal talde politikoetako ordezkariek. 

Azkoitiko Udalak bihar, asteazkena, egingo du iraileko ohiko udalbatzarra (18:00). Gai zerrenda motza izango du udalbatzak eztabaidatzeko ikasturte politikoaren itzulerako lehen saioan. Besteak beste, udaleko lanpostuen zerrendaren aldaketa adostea, Azkoitiko bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzea eta kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko espediente bat onartzea izango dituzte hizpide udalean ordezkaritza duten EAJko, EH Bilduko, Azkoitia Baiko eta PSE-EEko zinegotziek. 

Gukak, udalaren zuzeneko seinaleari esker, udalbatzarra zuzenean eskainiko du. 

Hona hemen gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  2. 2026 ekitaldiko Azkoitiko Udaleko lanpostuen zerrendaren eta plantillaren lehenengo aldaketaren hasierako onespena.
  3. Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 6 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  4. Azkoitiko udalerriko bake-epaile titularra eta ordezkoaren izendapenak onartzea.
  5. Behin betiko onespenen berri ematea.
  6. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  7. Galde-erreguak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide