Iraurgi Saskibaloiak denboraldi berriko taldeak aurkeztuko ditu etzi, osteguna, Azpeitiko Soreasu antzokian. Iaz bezala, Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubak taldeen aurkezpen ekitaldia egingo du, 19:00etan hasita. Batetik, Biele ISB eta Domusa Teknik ISB talde nagusien aurkezpen instituzionala egingo du, eta bestetik, harrobiko gainerako taldeena.
Ekitaldia irekia izango da, eta jokalarien gurasoek, senideek zein taldeek taldeak bertatik bertara ezagutu nahi dituzten zaleek izango dute antzokira sartzeko aukera. Klubak azaldu duenez, ekitaldiak hiru ordu laurden iraungo du, gutxi gorabehera.