Azken hilabeteetan Palestinaren askatasuna aldarrikatzen ari den herritar taldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, ostegunez, herriko plazan. Dozenaka lagun bildu ziren han palestinarrei babesa adierazteko, Palestina askatu. Israeli boikota! lelopean.
Palestinar herria Israelen aldetik jasaten ari den okupazioa gaitzesteko eta Gazako erasoaldia hasi zela hiru urte igaro direla gogorarazteko baliatu zuten elkarretaratzea. Zisjordaniako lurren okupazioak egoera "are gehiago okertu" duela ere salatu zuten.
Era berean, urriaren 8an Gernika Palestina ekimenak Euskal Herriko plaza guztietan deitu dituen kontzentrazioekin bat egingo duela jakinarazi zuen taldeak atzokoan, "palestinar herriaren aldeko aldarriak jarraitu beharra duelako eta nazioarteko inperialismo eta gerra hotsak salatzen jarraitu beharra dagoelako".