Dozena bat haur bildu ditu Itziar Saenzen ipuin kontaketa saioak

Iraia Oteiza

Ipuinetatik jabekuntzarantz ipuina kontatu die Saenzek HH5, LH1 eta LH2. mailako umeei, eta adi-adi entzun dute horiek istorioa liburutegian. 

Aizkibel udal liburutegiak antolatuta, ikasturteko lehen ipuin kontaketa saioa izan zen atzo, ostegunez, liburutegian bertan. Itziar Saenzek Ipuinetatik jabekuntzarantz ipuina kontatu zien han elkartu ziren dozena bat haurrei, eta adi-adi entzun zituzten horiek istorioaren nondik norakoak. HH5, LH1 eta LH2. mailako umeei zuzendutako saioa izan zen atzokoa. 

(Argazkiak: Aizkibel udal liburutegia)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide