Txinparta filosofia taldeak iraileko saioa egingo du etzi, asteazkena, eta ikasturteari ekiteko, monogamia izango dute mintzagai. Ohiko moduan, Elkargunean bilduko dira filosofia zaleak 18:30ean, eta besteak beste, honako gaude hauei tiraka arituko dira hausnarrean: "Monogamia naturala ala gizarte edota erlijioak inposaturikoa al da? Beste herrialde batzuetan onartzen den poligamia hobea al da? Ala gero eta gehiago entzuten den "harreman irekia" da aukerarik egokiena?". 20:00ak bitartean, galdera horiek eta saioan sortzen diren beste hainbat erantzun nahian arituko dira.