Film berri ugari emango dituzte Baztartxon, urrian

Andoni Elduaien

'La bola negra' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Guztira, hamar film emango dituzte datorren hilean, herriko antzokian. Helduentzako sei film eta haurrentzako bi emango dituzte.

Baztartxo antzokiak jakinarazi du urrian hango areto nagusian zein film emango dituzten. Irailean hasi dute Baztartxon film komertzialen sasoi berria, eta datorren hilean ere film ugari eskainiko ditu, tartean aurkeztu berriak direnak ere bai. Guztira, hamar film eskainiko dituzte herriko antzokian, helduentzako sei film eta umeei bideratutako bi.

Helduentzako film komertzialen artean daude La bola negra, En el corazon de la bestia, Digger eta Las ciegas hormigas. Era berean, 18 urtetik gorakoei zuzendutako bi zineforum saio izango dira, Zinetogram taldeak antolatutakoak: Las corrientes eta Backrooms. Umeei zuzendutako saioak, bestalde, lau izango dira, eta bakoitzean film bana emango dute: Marsupilami, Vaiana, Tadeo Jones y la lámpara maravillosa eta La Patrulla Canina: La dino película. 

Hona hemen urriko filmen egutegia: 

  • Urriak 3, 4 eta 5: La bola negra. 
  • Urriak 4: Marsupilami.
  • Urriak 11: Vaiana. 
  • Urriak 11 eta 12: En el corazon de la bestia.
  • Urriak 13: Las corrientes. 
  • Urriak 18: Tadeo Jones y la lámpara maravillosa.
  • Urriak 18 eta 19: Digger. 
  • Urriak 25: La Patrulla Canina: La dino película.
  • Urriak 25 eta 26: Las ciegas hormigas
  • Urriak 27: Backrooms.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide