Sare Herritarrak bihar egingo du udako etenaren osteko lehen elkarretaratzea

Andoni Elduaien

Presoen, iheslarien eta deportatuen alde egindako elkarretaratze bat. (Sare Herritarra)

Hileko azken ostiraletan plazan elkartzen jarraituko du Sare Herritarrak, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko asmoz.

Iraileko azken ostirala izango da bihar, eta udan egindako etenaren ondoren, Sare Herritarra berriro itzuliko da kalera, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde elkarretaratzera. 19:30ean egingo dute kontzentrazioa herriko plazan, eta antolatzaileek mobilizaziora deitu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide